Ander Deuna Ikastola, Sopela

Ander Deuna Ikastola, Sopela

2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

2014ko azken laneguna



Gabonei ondo etorria emateko, 2014ko azkenengo lanegun honetan lehen hezkuntzako ikasleak olgetan ibili dira: sokatira, lokotxak, pilota, zaku-lasterketa...

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

Ondo pasa eta gutxi gasta, ez dela beharrezkoa.











2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

Ipuinak eta istorioak

Ipuinak eta istorio ezberdinak entzuteko edo irakurtzeko hurrengo esteka sakatu ezazu, ondo pasa!!!

Ipuinak

Hemen ere ipuin gehiago dituzu:

Bideo-ipuinak


Laster, 10.000 bisitari


Laster blog honek 10.000 bisitarien langa gaindituko du. Marka ederra neska-mutilok!
Nor izango ote da 10.000. bisitaria? Noiz gaindituko ote dugu zenbaki hori?


2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

Baga, biga, higa (Mikel Laboa)

Zapatuko gabon-jaian denok batera abestuko dugun Mikel Laboa handiaren "Baga, biga, higa" abestia.



Antzerki-testuak

Hurrengo estekan sakatuz gero, lehen hezkuntzako umeentzat aproposak diren antzerki testuak irakurtzeko parada ederra izango duzue.

Gabonetako opor hauetan lagunekin edo senitartekoekin elkartu zaitezkete, protagonistak banatu, papera ikasi eta antzerki bat prestatu dezakezue. Ondo pasa!

Antzerki-testuak

2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

GAU ETA EGUN, EUSKARA LAGUN


Atzo, abenduak 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatu genuen ikastolan, Euskal Herriko zein munduko herri ezberdinetan bezala.









Gurean, Euskara Astea ospatzen ari gara eta mahai jolasak, eskulanak, euskal dantzak, karaokea, jolasak (Lurrikara, Katea, Izarra..) eginez eta gaur arratsaldean, herri kirolak egingo ditugu.



















Bihar arratsaldean dantzak eta txokolatada eginez emango diogu bukaera aste honeri. Hala ere, euskara eguna egunero dela buruan daukagu, urtean behin bakarrik ospatu arren, 365 egunez erabiltzen baitugu urtean.

2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

MARI JAIA


 Hemen daukazue 4.Ckoek Euskara egunean abestuko dugun abestia. Ondo pasa abesten eta dantzatzen!!!

 

EUSKARA GURE ESKU DAGO




Behekaldean dagoen estekan sakatuz gero, Euskaraokerako 4.B gelako ikasleok aukeratu dugun abestia daukagu. Kartela prest, astelehenean dantza entsaiatzeko. Animo!!!

Eta gogoratu: Gau eta egun euskara lagun!!!!


"Gure esku dago" (Pirritx, Porrotx eta Mari Motots) 4A

Euskararen egunerako 4A-koek aukeratu duten abesti polita. Asko praktikatu ezazue! Mugitu mingaina eta gorputza, gora esku horiek!




2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

Hego Amerikako amerindiarrak


Bertan Hego Amerikako amerindiarren kontzeptu mapak ditugu. Espero dugu lagungarri izatea:



Hego amerikako amerindiarrak

Ipar Amerikako amerindiarrak


 Ipar Amerikako amerindiarren inguruko kontzeptu mapa daukagu beheko estekan, birpasatzen laguntzeko. Hitz batzuk irudi bihurtzeak, honelako kontzeptu mapak egiteak... asko erraztuko digu informazioa barneratzen. Ea gustoko ditugun!!!




2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna

2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

Euskaraz Bizi nahi dugu!!!!


Aurreko astean, Euskaraz Bizi kanpaina aurrera eraman genuen, jolasordu txikietan zapitxoaren jolasa eginez.

 Honez gain, Euskararen inguruko informazioa irakurtzen egon ginen eta baita "Leloen txapelketa" egin ere. Azken hauen argazki batzu ditugu bertan, eta aukeratutako lelorik originalena hurrengo hau izan da:

GAU ETA EGUN, EUSKARA LAGUN !

Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik, eta badakizue, euskara ahoan ibili munduan.





2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

Ipuin-bideoak

Hurrengo estekan sakatuz gero, 42 ipuin irakurri, ikusi eta entzuteko aukera izango duzue, garbitu belarriak zure gogokoena aukeratu eta adi-adi ipuinaz ikasi!

Ipuin-bideoak


2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

EUSKARAREN ETXERA BISITAN

Hurrengo estekan sakatuz gero Azkue fundazioak gure bisitaz egindako albistea irakurtzeko eta argazkiak ikusteko aukera paregabea izango duzue.

Euskararen etxea

Euskararik onena, erabiltzen dena!!!
Euskara ahoan eta herria bihotzean!!!
Euskara ala ez gara!!!

2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

NAFARROA OINEZ 2014



Esan izan gozan

Aurten Zangoza ikastolan ospatzen da Nafarroa Oinez, urriak 19an.  Beheko estekan sakatuz gero, aurtengo Nafarroa Oinez-en abestia ikus-entzungai edukiko dugu:


Abestu, partekatu eta gozatu!!

2014(e)ko irailaren 23(a), asteartea

Euskara edonon



Kolonbian 15 hizkuntza dakizkien pertsona batek, bere gogokoena.....euskara dela diño.  Behekaldean sakatu bideoa ikusteko, hunkigarria!!!


Sakatu hemen

Grezian ere, bere kabuz ikasi duen emakumearen bideo laburra:

Greziarrak euskaraz

2014(e)ko irailaren 15(a), astelehena

TAULAK

Hurrengo estekan sakatuz gero taulak errepasatzeko aukera dibertigarri batean murgilduko zara.
Ea nork gainditzen dituen proba guztiak. Ondo pasa

Taulak baserrian

2014(e)ko irailaren 10(a), asteazkena

GURE BAZTERRAK



Bertan daukagu, 4.mailako lehen unitatearekin bat datorren abestia.

Abeslaria zein abestia oso ezagunak dira euskaldunon artean, beraz, ziur askori ezaguna egin zaigula. Ez bazaigu ezaguna egin, behin eta berriro entzunez, egingo zaigu.

Ondo pasa abesten eta irudiak ikusten, biak baitira atseginak.

2014(e)ko irailaren 3(a), asteazkena

Lanera buelta!!!!


Aupa aspaldiko ikasleak!!! 

Zelan igaro dozue uda? Azken txanpa honetako eguraldia aprobetxatu, laster baten, konturatzerako barriro be lanean arituko gara ta!!

Ondo izan, eta laster arte, LH 4ko irakasleok

2014(e)ko ekainaren 27(a), ostirala

ONDO PASA JAIETAN, OPORRETAN, UDAN...




Lana ederto eginda, orain badator uda  denontzat... atseden hartu, lagunekin zein familiarekin gehio egoteko aukera aprobetxatu eta eguraldiaz gozatu, mendian zein hondartzan, merezi izan dugu eta!!!




2014(e)ko ekainaren 17(a), asteartea

2014(e)ko ekainaren 13(a), ostirala

IKI MILIKILI KLIK





Iruñeako Jaso Ikastolako ikasleek egindako IKI MILIKILI KLIK! musikala youtuben aurkituko duzue. Luzetxua da, baina pena merezi du:

Iki milikili klip!


Gozatu eta adi egon udazkenean Gipuzkoa eta Bizkaia aldean egonen baitira.


2014(e)ko ekainaren 6(a), ostirala

Zeta arrak


Behekaldean dauden esteketan sakatuz gero, Ainizeri esker, arratsaldean gaztelania klasean ikusitako bideoak ditugu ikusgai.


Zeta fabrika
Zeta eskuz ateratzen
Pinpilinpauxak

Ondo pasa eta aprobetxatu aukera lagunei, anai arrebei erakutsi eta azaltzeko!!!

2014(e)ko ekainaren 2(a), astelehena



Badakizuen moduan, Anek Gurutzetan jarraitzen du. Apendicitis-a dala eta, astebete han egon  eta etxean osatzen zegoela, mina igertzen zuen. Beraz, berriro bertan dago frogatxoak egiten. Behekaldeko estekan sakatuz gero, Anek Gurutzetako blogean idatzitako artikulua ikus dezakegu:


Hala ere, osasuntsu dabil eta ziurrenik laster gure artean izango dugu!!!


2014(e)ko maiatzaren 23(a), ostirala

IBILALDIA 2014


Datorren asteburuan, ekainak 1ean, Gernikan ospatuko dugu Ibilaldia 2014 (Bizkaiko ikastolen jaia).
Has gaitezen prestatzen, plana egiten, abestia buruan sartzen, lagunekin abesten, euskara ahoan gozatzen...
Behean dagoen estekan sakatuz gero, bideoklipa eskuragai daukagu:

2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

HERRI URRATS 2014


Asteburu honetan, maiatzak 11n, Herri Urrats (Iparraldeko ikastolen aldeko jaia) ospatuko da, urtero bezala, Senpere laku inguruan. Aukera baduzue, aprobetxatu, eguraldiak lagundu egingo du eta.

Behekaldeko estekan sakatuz gero, aurtengo abestiaren bideoklipa ikusi eta entzuteko aukera edukiko dugu. Animatu eta hasi kantatzen:


2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Euskara da Euskal Herri (Cup song)



Sopelako " tupper-song"-a gogoko izan baduzu, berton daukazu "cup-song" polit bat. Altsasuko Iñigo Aritza ikastolako ikasleek sortu egin dute. Musikaz gozatu eta taldekiddekin elkarlanean, musika sortu!!!

2014(e)ko apirilaren 29(a), asteartea

Tuppersong - Sopelan, tupperra kalera!


Euskadiko Biodibertsitate Zentroa (Urdaibai)

Atzo, apirilak 28, Busturiako herrian kokatzen den Madariaga dorretxea bisitazera joan ginen hirugarren mailako ikasle eta irakasleok.

Bertan, ekosistema ezberdinen ezaugarriak gertutik ezagutu genituen, hala nola, kostalde haretsua eta harritsua. Baita dunak nola sortzen eta eratzen diren.

Ohartu ginen gure ingurua oso aberatsa dela eta biodibertsitate hori zaindu egin behar dela.

Ikasteaz gain primeran pasatu genuen.

Eskerrik asko bertako langileei.


2014(e)ko apirilaren 9(a), asteazkena

Animalia ornodunak eta ornogabeak


 Behekaldeko estekan sakatuz gero, animalia ornodun eta ornogabeen inguruko informazioa, dituzten ezaugarri ezberdinak... azaltzen duen bideo sorta bat irekiko zaigu. Irakurri, entzun eta gozatu!!!
 
Animaliak

2014(e)ko apirilaren 7(a), astelehena

Euskal Herriko ekosistemak


Behekaldean daukazuen estekan sakatuz gero, Euskal Herrian aurki ditzakegun ekosistema ezberdinak agertuko zaizkizu.
                            EHko ekosistemak                

   Zein da gehien gustatzen zaizuna? Zergatik?

Ezkerraldean daukagun Lagungarriak atalean, Euskal naturan sakatuz gero, Biodibertsitatea eta Argazkiak atalean trasteatuta, animalia, landare... inguruko izen, irudi...ezberdinak lortuko ditugu.

Animo langile!!!

Tai Chi saioa

Txinako gaia bukatzeko Zukuren eskutik umeak eta irakasleok Tai Chi eta Kung-fu saio interesgarri batetaz gozatzeko aukera izan genuen.
Txinako kulturaren atal bat hurbilagotik ezagutzeko.
Osasuntsu egoteko, Tai Chi ere praktikatzen dute txinatarrek. Arte horren funtsa mugimendu biribilak, motelak eta leunak egitean datza, dantza bat balitz bezala, beti arnasketarekin koordinaturik. Arnasketak gorputza eta adimena lasaitzen laguntzen omen du. Lasaitzeko ez ezik, gihar batzuk gogortzeko eta sasoian
egoteko ere balio duela diote. 
Txinatar sinesmenaren arabera, pertsona gaixotu egiten da gorputzean ying eta yang aurkako bi indarren oreka hausten denean.Oreka ez galtzeko egiten dute, hain zuzen, Tai Chi-a. 
Tai Chi-a garrantzi handiko jarduera da hiriko bizimoduan. Txinako parkeetan eguneko edozein ordutan ikusten dira haurrak, helduak eta agureak Tai Chi egiten.

谢谢!---xiè xiè!








2014(e)ko apirilaren 3(a), osteguna

JUUL 2014 Emaitzak

Zein izan da ikastoletan libururik bozkatuena? Eta marrazkigilerik kuttunena?
48 ikastoletako Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko 3.304 umek parte hartu dute.

Gure kategorian:
1-) Toti Martinez de Lezeak idatzitako "Nur eta kobazulo liluragarria"
2-) Toti Martinez de Lezeak idatzitako "Nur eta denboraren liburua"
3-) Anjel Lertxundik idatzitako "Musubero, mon amour"

Marrazkigileak:
 1-) Juan Luis Landa
 2-)  Jokin Mitxelena
 3-)  Mikel Valverde

2014(e)ko martxoaren 31(a), astelehena

JUUL KANPAINA 2014



Apirilak 2an, Juul kanpainako liburu eta ilustratzaile hauteskunde eguna ospatuko da Euskal Herriko ikastoletan. Irakurri ditugun liburu guztien artean, gogokoena bozkatu beharko dugu eta baita liburuetako marrazkilaririk gustukoena ere.




Behekaldeko estekan klikatuz gero, bertan daukagu, girotzeko sortu duten abestia ere. Oso martxosoa da, beraz, esteka sakatu eta mugi, mugi, mugi...


Lapurreketa!

Hiru egun bikain igaro ondoren, berriro ere ikastolan bueltan lanean jo ta ke. Baserri mundua hurbilagotik ezagutzeko aukera ederto baliatu dugu.

Baserrian ogia, errezetarioa, erroskilak...egin dituzte eta gainera etxera eraman dituzte etxekoekin dastatzeko. Ortuan kipulak landatu dituzte eta kortan zituzten animaliak ezagutu dituzte, esate baterako, untxiak, astoak...

Euskal mitologiako kondairak aditu dituzte: Jentilak, Lamiak... eta Baltzolako kobak ezagutu.

Gauetan lo egiteaz aparte Euskaraokea, diskofesta eta jolasak egin dituzte.

Esperientzia ederra guztiontzako. Hona hemen bertan ateratako argazki batzuk oroigarri gisa.

Mila esker bertako langile guztiei, primeran tratatu gaituztela. Laster arte!