Ander Deuna Ikastola, Sopela

Ander Deuna Ikastola, Sopela

2014(e)ko apirilaren 29(a), asteartea

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa (Urdaibai)

Atzo, apirilak 28, Busturiako herrian kokatzen den Madariaga dorretxea bisitazera joan ginen hirugarren mailako ikasle eta irakasleok.

Bertan, ekosistema ezberdinen ezaugarriak gertutik ezagutu genituen, hala nola, kostalde haretsua eta harritsua. Baita dunak nola sortzen eta eratzen diren.

Ohartu ginen gure ingurua oso aberatsa dela eta biodibertsitate hori zaindu egin behar dela.

Ikasteaz gain primeran pasatu genuen.

Eskerrik asko bertako langileei.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina