Ander Deuna Ikastola, Sopela

Ander Deuna Ikastola, Sopela

2014(e)ko apirilaren 7(a), astelehena

Tai Chi saioa

Txinako gaia bukatzeko Zukuren eskutik umeak eta irakasleok Tai Chi eta Kung-fu saio interesgarri batetaz gozatzeko aukera izan genuen.
Txinako kulturaren atal bat hurbilagotik ezagutzeko.
Osasuntsu egoteko, Tai Chi ere praktikatzen dute txinatarrek. Arte horren funtsa mugimendu biribilak, motelak eta leunak egitean datza, dantza bat balitz bezala, beti arnasketarekin koordinaturik. Arnasketak gorputza eta adimena lasaitzen laguntzen omen du. Lasaitzeko ez ezik, gihar batzuk gogortzeko eta sasoian
egoteko ere balio duela diote. 
Txinatar sinesmenaren arabera, pertsona gaixotu egiten da gorputzean ying eta yang aurkako bi indarren oreka hausten denean.Oreka ez galtzeko egiten dute, hain zuzen, Tai Chi-a. 
Tai Chi-a garrantzi handiko jarduera da hiriko bizimoduan. Txinako parkeetan eguneko edozein ordutan ikusten dira haurrak, helduak eta agureak Tai Chi egiten.

谢谢!---xiè xiè!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina