Ander Deuna Ikastola, Sopela

Ander Deuna Ikastola, Sopela

2014(e)ko martxoaren 31(a), astelehena

Lapurreketa!

Hiru egun bikain igaro ondoren, berriro ere ikastolan bueltan lanean jo ta ke. Baserri mundua hurbilagotik ezagutzeko aukera ederto baliatu dugu.

Baserrian ogia, errezetarioa, erroskilak...egin dituzte eta gainera etxera eraman dituzte etxekoekin dastatzeko. Ortuan kipulak landatu dituzte eta kortan zituzten animaliak ezagutu dituzte, esate baterako, untxiak, astoak...

Euskal mitologiako kondairak aditu dituzte: Jentilak, Lamiak... eta Baltzolako kobak ezagutu.

Gauetan lo egiteaz aparte Euskaraokea, diskofesta eta jolasak egin dituzte.

Esperientzia ederra guztiontzako. Hona hemen bertan ateratako argazki batzuk oroigarri gisa.

Mila esker bertako langile guztiei, primeran tratatu gaituztela. Laster arte!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina