Ander Deuna Ikastola, Sopela

Ander Deuna Ikastola, Sopela

2013(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

Bilboko Guggenheim Museoa bisitatzera

Barikuan, azaroak 15, Bilboko Guggenheim Museoa bisitatzeko eta ezagutzeko aukera izango dute hirugarren mailako ikasle artistek.

Museoa ezagutzeaz gain, beraiek artelana edo eskulana sortuko dute.


Museoari buruzko informazioa: 

Bilbon, Bizkaiko hiriburuan, kokatuta dagoen arte moderno eta garaikideko museoa da. Frank Gehryk arkitekto estatubatuarrak Ibaizabal baiaren parean eta Salveko zubiaren alboan eraiki zuen.Erakusketa aretoez gain, liburutegi bat, auditorio bat, denda bat, jatetxe bat eta kafetegi batek osatzen dute museoa.

Bitxikeriak:

Ba al dakizue Frank Gehryren erabaki pertsonala izan zela titanioa erabiltzea?
Ba al dakizue "Puppy" zakurkumeak, hamabi metroko altuera duela?
Ba al dakizue "Mamma" izeneko armiarmak hamar metroko altuera duela?

Eraikinaren inguruan:

Ba al dakizue ibaitik ikusita itsasontzi forma duela Bilbon bertan zeunden ontziolen omenez? Eta goitik ikusita lore itxura duela?
Ba al dakizue titanizoko plakek arrainen ezkatak itxuratzen dituztela? Eta zuzenak ez direla?

Guggenheim Museoa



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina