Ander Deuna Ikastola, Sopela

Ander Deuna Ikastola, Sopela

2015(e)ko urtarrilaren 29(a), osteguna

SAHARAREN ALDEKO ELKARTASUN KARABANA

Elkartasuna delako herrien arteko samurtasuna, Euskal Herritik Saharar Herriari ahalik eta elikagai gehien eramango dizkiogu. Horretarako, Ikastolara arroza, pasta, dilistak, azukrea, atuna eta sardinak oliotan eta konpresak ekarriko ditugu ondoren Saharar bidaltzeko.

Laguntza guztia inoiz ez da nahikoa!

Eskerrik asko

 

 



2015(e)ko urtarrilaren 22(a), osteguna

MUGI GORPUTZA ETA IZAN ONTSA

 Txanelan, 3.unitatean, hezurrei dagokion liburuko informazioa, kontzeptu mapetan antolatu dugu, gaia barneratzen laguntzeko. Beheko esteketan sakatuta ikusteko aukera edukiko dugu:



Koadernoan horrelakoak egiteak asko laguntzen du, informazioa barneratzerako orduan. Animo!!!

2015(e)ko urtarrilaren 15(a), osteguna

SIMETRIA (sareko ariketak)

Hurrengo esteketan sakatuz gero, simetria ariketa eta jolas ezberdinekin topo egingo duzu, ondo pasa olgetan!!!

simetria I

simetria II

simetria III

simetria IV

simetria V

simetria VI

simetria VII

simetria VIII

SIMETRIA AIRTEMIS (gutxi gorabehera, R, E eta S alderantzizt egongo balira)

Zer da simetria?

Irudi bat simetri ardatzetik (zuzen batetik) tolestean, irudiaren bi zatiak bat badatoz, hau da, kointziditzen dutenean irudi simetriko baten aurrean gaude.


                 

2015(e)ko urtarrilaren 9(a), ostirala

Urte barri txarri belarri, dekonak ez dekonari...





Z O R I O N A K, 10.000 sarrera baino gehiago lortu ditu gure blogak, sarri erabiltzen dugunaren seinale argia!!!

Urte berria hasita, lanean gabilz jada!!

Txanelan, "Mugi gorputza eta izan ontsa" unitateari hasiera eman diogu, hau da, elikadura eta ohitura osasuntsuen inguruan arituko gara.

Matematikan Geometrian murgildu gara, poliedro familia ezberdinak ezagutzen (erregularrak, prisma zuzenak, piramide zuzenak...)

Ikasten dugun bitartean ondo pasatu eta daukanak ez daukanari eskeini !!!