Ander Deuna Ikastola, Sopela

Ander Deuna Ikastola, Sopela

2014(e)ko maiatzaren 23(a), ostirala

IBILALDIA 2014


Datorren asteburuan, ekainak 1ean, Gernikan ospatuko dugu Ibilaldia 2014 (Bizkaiko ikastolen jaia).
Has gaitezen prestatzen, plana egiten, abestia buruan sartzen, lagunekin abesten, euskara ahoan gozatzen...
Behean dagoen estekan sakatuz gero, bideoklipa eskuragai daukagu:

2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

HERRI URRATS 2014


Asteburu honetan, maiatzak 11n, Herri Urrats (Iparraldeko ikastolen aldeko jaia) ospatuko da, urtero bezala, Senpere laku inguruan. Aukera baduzue, aprobetxatu, eguraldiak lagundu egingo du eta.

Behekaldeko estekan sakatuz gero, aurtengo abestiaren bideoklipa ikusi eta entzuteko aukera edukiko dugu. Animatu eta hasi kantatzen:


2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Euskara da Euskal Herri (Cup song)



Sopelako " tupper-song"-a gogoko izan baduzu, berton daukazu "cup-song" polit bat. Altsasuko IƱigo Aritza ikastolako ikasleek sortu egin dute. Musikaz gozatu eta taldekiddekin elkarlanean, musika sortu!!!