Ander Deuna Ikastola, Sopela

Ander Deuna Ikastola, Sopela

2013(e)ko abenduaren 17(a), asteartea

ZORIONAK!

Lerro hauen bitartez hirugarren mailako irakasleek zoriondu nahi zaituztegu larunbatean egin zenuten ikuskizun bikainagatik.

Eskerrik asko eta EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!



2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

GABON JAIA

Urtero moduan, bihar, abenduak 14, Ikastolako Gabon jaia ospatuko dugu. Horretarako, batxilergoko ikasleek egun osoko egitarau bikaina prestatu dute. Hemendik parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.

Arratsaldean, hirugarren mailako ikasleek eta irakasleek euskararen inguruan prestatutako ikuskizuna eskeiniko dute. Euskara maitatzeaz gain esparru guztietan erabili nahi dugulako: etxean, kalean, lagunekin, ezezagunekin, dendan, plazan, irakurtzen, dantzatzen, abesten, pentsatzen, idazten...

ONDO PASA!!!