Ander Deuna Ikastola, Sopela

Ander Deuna Ikastola, Sopela

2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala


ITSASOA GARA

Berton daukagu 3.C gelakoen karaoke abestia. Ondo entsaiatu eta hobeto pasatu!!




BANG, BANG, TXIKI, TXIKI

Bertan daukazue Denok baterak egingo dugun abestiaren karaokea...Asko entsaiatu eta ederto aterako zaigu. Animo!!!


TXANPON BATEN TRUKE

Euskararen egunean, abenduak 3, 3A-ko ikasleek abestuko duten abestia:


2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

2013(e)ko azaroaren 27(a), asteazkena

PAKEA BIZKAIA

Istoriotxoa idazteko gai posibleak:

- Kirin izurdea eta Maddi dordoka gustora bizi ziren Ekuador inguruko ur epeletan.

- Azkenengo hamarkadan, arrazoi ezberdinak direla eta, Antartikako izotzaren proportzio handi bat desagertu egin da.
- Itsaso azpian baleek egiten dituzten soinu eta kantuei esker, itsas milia askotara dauden beste bale batzuekin komunika daitezke.

- XIX. Eta XX. mende hasieran, gizakiek, milaka itsas lehoi eta elefante ehizatu zituzten Antartika inguruan beraien koipea eskuratu ahal izateko.
Irudimena erabili eta istorio politkak idatziko dituzue.

2013(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

EUSKAL MITOLOGIA

Euskal Herriko pertsonai mitologikoak ezagutu nahi dituzu?

Tartalo begibakarreko gizona, Mari justiziaren jainkosa, Galtzagorriak, Lamia emakume ederra...

Hurrengo esteketetan klikatuz gero bakoitzaren ezaugarriak eta kondairak entzuteko eta irakurtzeko aukera paregabea izango duzu:





2013(e)ko azaroaren 21(a), osteguna

GUGGENHEIM-era bisita



Azaroak 15ean Guggenheim museora egin genuen bisita. Han Richard Serrá eta Antoni Tapiés-en erakusketak ezagutu genituen, baina egun horretako artistak argazkian gaude, gu ere, artelan eder bat egin baikenuen!!


                                          LH3.mailako artistak Guggenheim atarian.

EUSKARAOKEA

Hurrengo estekan klikatuz gero euskal abestien karaokearen zerrendara joango zarete, ondoren gustokoena aukeratu eta abestera.

Ken Zazpi, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Oskorri...(alfabetoaren arabera ordenatuta dituzue)

Euskaraokea

2013(e)ko azaroaren 20(a), asteazkena

Antoni Tapies (artista)


Antoni Tàpies i Puig kataluniar margolaria izan zen. (Bartzelona1923ko abenduaren 13a - 2012kootsailaren 6a).

Hasieran surrealismoa landu zuen, eta gero arte abstraktua lantzen hasi zen frantses pintoreen eraginez.

1960. urteaz geroztik, pintura lanetan jarraitu bazuen ere, eskultura lanetan jardun zuen gehienbat. Material ugari erabili zituen bere eskulturetan: brontzea (1987, Cruz anudada), zeramika (1988, Sillón con barra), aluminioa eta altzairua (1990, Silla y nube). Bartzelonan badago bere lanez beteriko museo bat, Fundació Tàpiesizenekoa.

Iturria: Wikipedia

2013(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

Bilboko Guggenheim Museoa bisitatzera

Barikuan, azaroak 15, Bilboko Guggenheim Museoa bisitatzeko eta ezagutzeko aukera izango dute hirugarren mailako ikasle artistek.

Museoa ezagutzeaz gain, beraiek artelana edo eskulana sortuko dute.


Museoari buruzko informazioa: 

Bilbon, Bizkaiko hiriburuan, kokatuta dagoen arte moderno eta garaikideko museoa da. Frank Gehryk arkitekto estatubatuarrak Ibaizabal baiaren parean eta Salveko zubiaren alboan eraiki zuen.Erakusketa aretoez gain, liburutegi bat, auditorio bat, denda bat, jatetxe bat eta kafetegi batek osatzen dute museoa.

Bitxikeriak:

Ba al dakizue Frank Gehryren erabaki pertsonala izan zela titanioa erabiltzea?
Ba al dakizue "Puppy" zakurkumeak, hamabi metroko altuera duela?
Ba al dakizue "Mamma" izeneko armiarmak hamar metroko altuera duela?

Eraikinaren inguruan:

Ba al dakizue ibaitik ikusita itsasontzi forma duela Bilbon bertan zeunden ontziolen omenez? Eta goitik ikusita lore itxura duela?
Ba al dakizue titanizoko plakek arrainen ezkatak itxuratzen dituztela? Eta zuzenak ez direla?

Guggenheim Museoa