Ander Deuna Ikastola, Sopela

Ander Deuna Ikastola, Sopela

2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

ASTE KULTURALA

Aste honetan hirugarren mailako ikasleok antzerkira joango gara eta gainera, idazle baten bisita izango dugu.

Eguaztenean Bilboko "Campos Elíseos" antzokira abiatuko gara "Munduari bira 80 egunetan" antzerkia ikustera eta eguenean Harkaitz Cano idazle bikainaren bisita izango dugu. "Itsasoa etxe barruan" liburuari eta idazteari buruz arituko da.

Munduari bira 80 egunetan

Harkaitz Cano

2013(e)ko urriaren 19(a), larunbata

2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

SOPELARA TXANGOA

Gaur, eguraldia lagun izan dugula gure herria eta bere zerbitzuak hobeto ezagutzeko aukera paregabea izan dugu.

Turismo bulegoko langilegoari esker herriko zerbitzu ezberdinetako langileek udaletxean, Kurtzio Kultur Etxean eta udaltzaingoan egiten duten lana azaldu digute.

Eta bukatzeko, Ikastolara bueltatu aurretik, otordu atseginaz gozatzeko aukera izan dugu Iturrieta parkean.

Mila esker.

2013(e)ko urriaren 14(a), astelehena

SOPELA EZAGUTZEN

Barikuan, urriak 18, Sopela herria eta bere zerbitzuak ezagutzera abiatuko gara, hala nola, udaletxea, kultur etxea, polikiroldegia, liburutegia...

Esteka honetan klikatuz gero Sopelako planoa topatuko duzue:

2013(e)ko urriaren 3(a), osteguna

LIBURU ZERRENDA GOMENDIOA


Hurrengo esteketan klikatuz gero, gomendagarriak izan daitezkeen irakurketa liburu zerrendetan sartuko zarete.
Irakurzaletasuna bultzatuz


GURASO BATZARRA

Gaur, urriak 3, arratsaldeko seietan jantokian guraso batzarra ospatuko dugu. Bertan ikusiko zaituztegulakoan gure agurrik beroena jaso ezazue.

KILOMETROAK 2013 "AHORA"


Igandean, urriak 6, Tolosan, Gipuzkoako Ikastolen jaia ospatuko da. Bertan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Denok batera Ikastolak aurrera!

http://www.kilometroak.net/kilometroak_2013