Atxik Ziburuko ikastola! @xik ikastola@!
1984an sortua, Herri Urrats elkarteak urtero, maiatzaren bigarren
igandean Senpereko Aintziran, Herri Urrats besta antolatzen du.
Lehengo
urtean, 5000 lagun bildu zuen elgarretaratze horrek urtez urte
arrakastatsuagoa izan da.
Gaur egun, Euskal Herriko euskalzale guziak
biltzen dira euskara eta Seaskako ikastolak sustengatzeko.
Besta honen helburua dirua biltzea da, Seaskak behar duen
finantzamendua, lanak edo eraikin proiektuak dituzten ikastolak
laguntzeko.
Aurtengo Herri Urratsek, ohiko beharrei erantzuteaz gain, Ziburuko
ikastolaren beharrei erantzun beharko dio, behin betiko aterabide baten
aurkitzeko.
Herri Urratsen 32. Edizioa datorren maiatzaren 10ean ospatzen da.
Elkartasunerako deia zabaldu nahi dugu, beren altxorrik
ederrena, euskara bizirik nahi duten herritarrek bil daitezen eta jin
daitezen maiatzaren 10ean Senperera aldarrikatzeko :
Atxik Ziburuko ikastola! @xik ikastola@!
Bideo estekak:
Ondo pasa, dantzatu eta joateko aukera baduzu, ez galdu!!!!!!