Ander Deuna Ikastola, Sopela

Ander Deuna Ikastola, Sopela

2015(e)ko ekainaren 22(a), astelehena

OPORRAK

Ikasturte honetan izugarrizko lana egin eta gero oporren txanda ailegatu da. Merezitako atsedena eta aisialdia. Beraz, ahalik eta hobekien ibili zaitezte eta noizbehinka zuen irakasleetaz eta ikastolaz gogoratu zaitezte.

Aprobetxatu opor hauek hitz egiteko, jolasteko, dantzatzeko, abesteko, pentsatzeko, kirola egiteko, hausnartzeko, laguntzeko, paseatzeko, bidaiatzeko, lan egiteko...baina bereziki, zuek zeu izateko eta irrabarre egiteko.

Eta ahal den guztia euskaraz bizi zaitezte!

Natura zaindu eta pertsonak errespetatu!!! 

ONDO IBILI ETA GUTXI GASTA!!!!! (EZ DELA BEHARREZKOA)

udako oporrak bilaketarekin bat datozen irudiak   sopela hondartza bilaketarekin bat datozen irudiak


2015(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

ARANTZAKO IRTEERA

Egia esateko Arantzan (Nafarroan) igarotako hiru egun hauetan ederto pasatu dugu. Horretarako ekintza desberdinak egin ditugu eta horietan asko ikasi dugulakoan gaude. Besteak beste, taloa egin genuen, kobazuloan sartu ginen espeleologoek zer sentitzen duten ezagutzeko, herri-kiroletan aritu ginen, baita jokoetan ere, bestetik, Arantza herria ezagutzeko ginkana egin genuen, diskotekan gerria mugitu genuen eta oinak astindu genituen paseo lasai batean, tipi-tapa.

Hala ere, garrantzitsuena dena, denon artean elkarbizitza aberasgarria eta baketsua sustatu genuen eta gainera, hiru egunetan zehar euskaraz bizitzeko aukera izan genuen.

Ekintza guztietan zuen jarrera ere goraipatu nahiko genuke, oso ondo aritu zinetelako. Horrela jarraitu!!

Bukatzeko, lerro hauetatik ere, Arantzako aterpetxeko langileen lan txukuna eskertu nahiko genuke.

Esker aunitz eta hurren arte!!

 

2015(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

UGALKETA


Izan zirelako gara, garelako izango dira!!!


Berton dituzu, gelan lantzen gabiltzan Ugalketa gaiaren kontzeptu mapak. Zuk ere antzekoak (ziur politagoak) egiteko gai zarela. ea zer iruditzen zaizkizun:




Polinizazioaren inguruko bideo labur interesgarria ere badaukazue ikusgai: 




GOZATU ETA NATURA ZAINDU!!!!

2015(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAren jaia!!!


 GUSTATZEN JATA, JAKU!!!!!!

Larunbat honetan, ekainak 7an, Elgoibarren Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatzen da. Bideoklipa sortu dute, eta ekintza dibertigarri pilaz betetako egitaraua osatu dute, euskaraz ikasteaz gain, euskaraz aisialdia ere gozatzeko.


Aukera baduzue, aprobetxatu!!!

2015(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

Ibilaldia 2015



Maiatzaren 31an Ibilaldia ospatuko da Bilbon

 
2015eko maiatzaren 31an (igandea) Bilbon ospatuko den Ibilaldiaren ibilbidea eta guneak hauek dira:
  1. Harrobia ikastola eta Mariaren Bihotza
  2. Miribilla
  3. Areatza
  4. Guggenheim
  5. Erripa
Gainera, Bilborockean 1. gazte musika taldeen emanaldia egingo da ikastoletatik ateratako talde hauen eskutik: Etorkizun Beltza; Hozten, Karla eta Elisa; Ukan.



 Bitartean, abestu, dantzatu eta euskaraz gozatu!!!!


Informazio gehiago eskuratu nahi ezkero, Ibilaldiko web orrian sartu eta ikertu:

2015(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

URA, BIZITZAREN ITURRI!!!



 Behekaldeko estekaren bitartez, uraren inguruko bideo laburrak bistaratzeko aukera izango dugu. Ziur orain arte ikasitako hainbat informazio agertuko dela, eta baita, ezagutzen ez duguna ere.

Hurrengo izenburua duten bideoak dira merezi dutenak:


  •   Uraren ezaugarri fisiko eta kimikoak
  •   Uraren zikloa
  •   Uraren garrantzia bizitzarako
  •   Uraren erabilera eta neurrigabekeriak: kontsumoa, industria, ureztapenak, aisialdia...
  •   Nola lortzen da ura?


Ondo pasa eta informazioa buruan gorde!!!!!




2015(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

Herri Urrats 2015


 Atxik Ziburuko ikastola! @xik ikastola@!
 
 
 
1984an sortua, Herri Urrats elkarteak urtero, maiatzaren bigarren igandean Senpereko Aintziran, Herri Urrats besta antolatzen du.

Lehengo urtean, 5000 lagun bildu zuen elgarretaratze horrek urtez urte arrakastatsuagoa izan da.

Gaur egun, Euskal Herriko euskalzale guziak biltzen dira euskara eta Seaskako ikastolak sustengatzeko.

Besta honen helburua dirua biltzea da, Seaskak behar duen finantzamendua, lanak edo eraikin proiektuak dituzten ikastolak laguntzeko.

Aurtengo Herri Urratsek, ohiko beharrei erantzuteaz gain, Ziburuko ikastolaren beharrei erantzun beharko dio, behin betiko aterabide baten aurkitzeko.

Herri Urratsen 32. Edizioa datorren maiatzaren 10ean ospatzen da.

Elkartasunerako deia zabaldu nahi dugu, beren altxorrik ederrena, euskara bizirik nahi duten herritarrek bil daitezen eta jin daitezen maiatzaren 10ean Senperera aldarrikatzeko :

 Atxik Ziburuko ikastola! @xik ikastola@!

Bideo estekak:

 




Ondo pasa, dantzatu eta joateko aukera baduzu, ez galdu!!!!!!


2015(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

URAREN EZAUGARRI FISIKO ETA KIMIKOAK


Berton daukazuen bideoaren bitartez, Uraren inguruko informazioa birpasatzen eta osatzen joan gaitezke.



Uraren ezaugarri fisiko eta kimikoak


Ondo pasa, eta ur asko ez gasta!!!!


2015(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

Esperimentu gehiago

Badirudi bizitzaren iturria den ura magikoa ere badela... ikusi, ikusi...

Hurrengo esteketan esperimentu gehiago dituzue ikusgai.

Isuritzen ez den ura

Ura eta klipa

Jausiko ote da?

Ura, bizitzaren iturri!

Hurrengo esteketan sakatuz gero, uraren inguruko bideoak ikusteko aukera izango duzue: lehenengoan esperimentu txiki bat eta bigarrenean urak nola biratzen duen Munduaren erdialdean, hegoaldean eta iparraldean.

Magia ote da?

Ezkerralderantz, eskumarantz edo zuzenean, nora biratzen du urak?





2015(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

JUUL KANPAINA 2015




 Aurreko asteko ostegunean, apirilak 23an, Nazioarteko Liburuaren eguna ospatu genuen.
JUUL hauteskunde literarioen 17. edizioa izan da aurtengoa aurten eta 15.800 boto-emaile baino gehiago izan dira Euskal Herriko ikastoletan.


 Bozken zenbaketa egin ondoren, hauek izan dira emaitzak:

A kategorian:
1.a Eneko Etxegarai Puagg!!                                      Denonartean
2.a Adela Turin Arrosa eta Leuna                       Pamiela
3.a Susanna Isern Hartza eta tximeletaren sarea    Txalaparta

B kategorian:
 
1.a   Mario Ramos  Kili txikia  Ttarttalo
2.a   Pello Añorga  Augustoren botila                                           Giltza-Edebe
3.a   Peru Magdalena                                    Txomintxo eta Perutxo bakarrik geratu dira etxean                                                                       Elkar


C kategorian


1.aToti Martinez de Lezea                   Nur eta dortoken uhartea Erein
2.a Jim Benton                   Kalabaza munstroa Desclee de Brower
3.a Txiliku                   Oihaneko epailea Elkar



D kategorian


1.a Jeff Kinney Gizajo baten egunkaria - Rodricken Legea Alberdania
2.a Karlos Linazasoro Tripoli doktorea Elkar
3.a Unai Elorriaga Zizili Elkar


E kategorian


1.a John Andueza San Ferminetan, Lesakan Elkar
2.a Jon Arretxe Beti Iparralderantz Erein
3.a Jasone Osoro Ezekiel Elkar



Eta ilustratzaile/marrazkilari kategorian:

1
Juan Luis  Landa
2
Jokin Mitxelena
3
Eider Eibar
4
Mikel Valderde
5
Iban Barrenetxea


Zorionak hautatuenak izan diren idazleei eta ilustratzaileei!


 Eskerrik asko partaide izan zareten guztiei!

2015(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

JUUL kanpaina 2015

 Aste honetan, Euskal Herri osoko ikastoletan, irakur-liburuen hauteskundeak ospatuko ditugu, urtero bezala.

Horretarako, ikasle bakoitzak, irakurritako liburuen artean, egile eta marrazkilaririk gogokoena aukeratu beharko du.

Pasabidean dauden liburu ezberdinen azalak, argumentuak, marrazkiak, lagunekin berba egiteak... gure bozka prestatzen lagundu ahal digu.

Has gaitezen bada buruari eragiten eta JUUL hauteskundeetarako bozka prestaten.

Animoooooo!!!!!



JUUL kanta

2015(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

19. KORRIKA

19. Korrikak aurrera darrai, jada Nafarroan sartu delarik. Euri, hotz, eta eragozpenak eragozpen, Euskararen aldeko lasterketa ez da geratuko, domeka ailegatu arte. Bilbon ospatuko dugun jai erraldoian edukiko du bukaera eta bertan jakingo dugu aurtengo Korrikaren mezua zein izango den.


Animatu ta Bilbora hurbildu!!!

2015(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

IKA, IKA, IKA....

Gaur eguerdian 19.KORRIKA Sopelan jarraitu dugu eta Euskal Herrian zehar aurrera egingo du. Edozein momentutan jarraitu nahi ezkero, berton daukazue zuzenean jarraitzeko eta irudiak bistaratzeko aukera!!!!


...IKA, IKA, IKA......non dago orain KORRIKA?

 
KORRIKA zuzenean jarraitu

2015(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

MUNDUKO ERLIGIOAK


 Behekaldeko estekan sakatuz gero, munduko erligio jarraituenen Power Point-a irekiko zaizue. Bertan, honen inguruko laburpen polit bat dago ikusgai.

Sinistu edo ez, errespetuz, mesedez!!!!


Munduko erligioak

2015(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

19.KORRIKA EUSKAHALDUN!!!



 UREPELETIK BILBORA (Martxoaren 19tik 29ra) 

Badator KORRIKA!!! Euskararen alde Euskal Herria korrika, etenik gabe, zeharkatzeko 11 egun!!
Urepelen hasiko da Martxoak 19an, eta Bilbon, Martxoaren 29an bukatu egingo da, jai erraldoi baten bitartez.

Animatu ingurukoak eta euskara ahoan, ibili korrikan!!!

Behekaldean, 19.Korrikaren orrialdera daroan esteka daukazue. Bertan informazioa, bideoa, aurreko urteko argazkiak... dituzue ikusgai.

KORRIKA Web Gunea 

Animo eta jarri martxan!!! Abesten eta dantzan!!!

19.KORRIKA abestia (karaokea)

19.KORRIKA dantza

2015(e)ko martxoaren 2(a), astelehena

Jesus Maria Olaizola Lazkano "Txiliku"-ren bisita

Aurreko barikuan, otsailak 27, Jesus Maria  Olaizola Lazkano "Txiliku"-ren bisita izan genuen hirugarren eta laugarren mailako ikasle eta irakasleok.

Berak idatzitako bi liburu "Hiru lagun" eta "Kikik koko nahi du" eta irakurgaietan agertzen diren hamaika testu irakurri ondoren, azkenean, izan genuen egilea gertutik ezagutzeko aukera.

Bere testuez jardun zuen eta bera lanbideaz aritu zen. Ondoren, gure ikasleek galderez josi zuten idazlea. Galdera oso interesgarriak luzatu zituzten eta gure jakin-mina astetzeko aukera izan genuen.

Eskerrik asko, Txiliku

Bere biografia ezagutzeko, hurrengo estekan sakatu ezazu:
Txilikuren biografia







2015(e)ko otsailaren 17(a), asteartea

ARATUSTEAK 2015

Barikuan, 2015eko ihauteri jai erraldoia ospatu genuen Sopelako Urko polikiroldegian. Ikastolak hautatutako gaia Zirkua izan zen eta gure zikloari aztiz mozorrotzea egokitu zitzaion.

Ikuskizuna primeran joan zen, ederto atera zitzaigun. Aurretik egindako lan guztien fruitua izan zen.

Hona hemen egun horretako argazki batzuk:





2015(e)ko otsailaren 8(a), igandea

Eroskira egindako irteera

Urtarrilaren 30ean, laugarren mailako ikasle eta irakasleok Arteara abiatu ginen elikadura orekatuari eta osauntsuari buruzko ikastaro bat egitera. Bertan, elikaduraren piramidea landu genuen, denetarik jatearen beharra, baina noski, modu orekatu batean, esate baterako, frutak eta barazkiak eguneroko jakiak dira eta azukredunak, ordea, lantzean behin jan beharrekoak eta baita ere zein garrantzitsua den produktuen etiketetan gure arreta jartzea.

Eroskiren eskutik erosketa arduratsua eta aldi berean, osasuntsua nola egin behar den ikasteko aukera izan genuen.

Horretaz gain, eguna aprobetxatzeko Artean zehar ikerketa lanak burutu zituzten ikasleek.

Eskerrik asko, Eroski !





2015(e)ko urtarrilaren 29(a), osteguna

SAHARAREN ALDEKO ELKARTASUN KARABANA

Elkartasuna delako herrien arteko samurtasuna, Euskal Herritik Saharar Herriari ahalik eta elikagai gehien eramango dizkiogu. Horretarako, Ikastolara arroza, pasta, dilistak, azukrea, atuna eta sardinak oliotan eta konpresak ekarriko ditugu ondoren Saharar bidaltzeko.

Laguntza guztia inoiz ez da nahikoa!

Eskerrik asko