Ander Deuna Ikastola, Sopela

Ander Deuna Ikastola, Sopela

2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

2014ko azken laneguna



Gabonei ondo etorria emateko, 2014ko azkenengo lanegun honetan lehen hezkuntzako ikasleak olgetan ibili dira: sokatira, lokotxak, pilota, zaku-lasterketa...

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

Ondo pasa eta gutxi gasta, ez dela beharrezkoa.











2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

Ipuinak eta istorioak

Ipuinak eta istorio ezberdinak entzuteko edo irakurtzeko hurrengo esteka sakatu ezazu, ondo pasa!!!

Ipuinak

Hemen ere ipuin gehiago dituzu:

Bideo-ipuinak


Laster, 10.000 bisitari


Laster blog honek 10.000 bisitarien langa gaindituko du. Marka ederra neska-mutilok!
Nor izango ote da 10.000. bisitaria? Noiz gaindituko ote dugu zenbaki hori?


2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

Baga, biga, higa (Mikel Laboa)

Zapatuko gabon-jaian denok batera abestuko dugun Mikel Laboa handiaren "Baga, biga, higa" abestia.



Antzerki-testuak

Hurrengo estekan sakatuz gero, lehen hezkuntzako umeentzat aproposak diren antzerki testuak irakurtzeko parada ederra izango duzue.

Gabonetako opor hauetan lagunekin edo senitartekoekin elkartu zaitezkete, protagonistak banatu, papera ikasi eta antzerki bat prestatu dezakezue. Ondo pasa!

Antzerki-testuak

2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

GAU ETA EGUN, EUSKARA LAGUN


Atzo, abenduak 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatu genuen ikastolan, Euskal Herriko zein munduko herri ezberdinetan bezala.









Gurean, Euskara Astea ospatzen ari gara eta mahai jolasak, eskulanak, euskal dantzak, karaokea, jolasak (Lurrikara, Katea, Izarra..) eginez eta gaur arratsaldean, herri kirolak egingo ditugu.



















Bihar arratsaldean dantzak eta txokolatada eginez emango diogu bukaera aste honeri. Hala ere, euskara eguna egunero dela buruan daukagu, urtean behin bakarrik ospatu arren, 365 egunez erabiltzen baitugu urtean.