Ander Deuna Ikastola, Sopela

Ander Deuna Ikastola, Sopela

2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

Euskaraz Bizi nahi dugu!!!!


Aurreko astean, Euskaraz Bizi kanpaina aurrera eraman genuen, jolasordu txikietan zapitxoaren jolasa eginez.

 Honez gain, Euskararen inguruko informazioa irakurtzen egon ginen eta baita "Leloen txapelketa" egin ere. Azken hauen argazki batzu ditugu bertan, eta aukeratutako lelorik originalena hurrengo hau izan da:

GAU ETA EGUN, EUSKARA LAGUN !

Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik, eta badakizue, euskara ahoan ibili munduan.





2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

Ipuin-bideoak

Hurrengo estekan sakatuz gero, 42 ipuin irakurri, ikusi eta entzuteko aukera izango duzue, garbitu belarriak zure gogokoena aukeratu eta adi-adi ipuinaz ikasi!

Ipuin-bideoak


2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

EUSKARAREN ETXERA BISITAN

Hurrengo estekan sakatuz gero Azkue fundazioak gure bisitaz egindako albistea irakurtzeko eta argazkiak ikusteko aukera paregabea izango duzue.

Euskararen etxea

Euskararik onena, erabiltzen dena!!!
Euskara ahoan eta herria bihotzean!!!
Euskara ala ez gara!!!

2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

NAFARROA OINEZ 2014



Esan izan gozan

Aurten Zangoza ikastolan ospatzen da Nafarroa Oinez, urriak 19an.  Beheko estekan sakatuz gero, aurtengo Nafarroa Oinez-en abestia ikus-entzungai edukiko dugu:


Abestu, partekatu eta gozatu!!