Ander Deuna Ikastola, Sopela

Ander Deuna Ikastola, Sopela

2014(e)ko apirilaren 29(a), asteartea

Tuppersong - Sopelan, tupperra kalera!


Euskadiko Biodibertsitate Zentroa (Urdaibai)

Atzo, apirilak 28, Busturiako herrian kokatzen den Madariaga dorretxea bisitazera joan ginen hirugarren mailako ikasle eta irakasleok.

Bertan, ekosistema ezberdinen ezaugarriak gertutik ezagutu genituen, hala nola, kostalde haretsua eta harritsua. Baita dunak nola sortzen eta eratzen diren.

Ohartu ginen gure ingurua oso aberatsa dela eta biodibertsitate hori zaindu egin behar dela.

Ikasteaz gain primeran pasatu genuen.

Eskerrik asko bertako langileei.


2014(e)ko apirilaren 9(a), asteazkena

Animalia ornodunak eta ornogabeak


 Behekaldeko estekan sakatuz gero, animalia ornodun eta ornogabeen inguruko informazioa, dituzten ezaugarri ezberdinak... azaltzen duen bideo sorta bat irekiko zaigu. Irakurri, entzun eta gozatu!!!
 
Animaliak

2014(e)ko apirilaren 7(a), astelehena

Euskal Herriko ekosistemak


Behekaldean daukazuen estekan sakatuz gero, Euskal Herrian aurki ditzakegun ekosistema ezberdinak agertuko zaizkizu.
                            EHko ekosistemak                

   Zein da gehien gustatzen zaizuna? Zergatik?

Ezkerraldean daukagun Lagungarriak atalean, Euskal naturan sakatuz gero, Biodibertsitatea eta Argazkiak atalean trasteatuta, animalia, landare... inguruko izen, irudi...ezberdinak lortuko ditugu.

Animo langile!!!

Tai Chi saioa

Txinako gaia bukatzeko Zukuren eskutik umeak eta irakasleok Tai Chi eta Kung-fu saio interesgarri batetaz gozatzeko aukera izan genuen.
Txinako kulturaren atal bat hurbilagotik ezagutzeko.
Osasuntsu egoteko, Tai Chi ere praktikatzen dute txinatarrek. Arte horren funtsa mugimendu biribilak, motelak eta leunak egitean datza, dantza bat balitz bezala, beti arnasketarekin koordinaturik. Arnasketak gorputza eta adimena lasaitzen laguntzen omen du. Lasaitzeko ez ezik, gihar batzuk gogortzeko eta sasoian
egoteko ere balio duela diote. 
Txinatar sinesmenaren arabera, pertsona gaixotu egiten da gorputzean ying eta yang aurkako bi indarren oreka hausten denean.Oreka ez galtzeko egiten dute, hain zuzen, Tai Chi-a. 
Tai Chi-a garrantzi handiko jarduera da hiriko bizimoduan. Txinako parkeetan eguneko edozein ordutan ikusten dira haurrak, helduak eta agureak Tai Chi egiten.

谢谢!---xiè xiè!








2014(e)ko apirilaren 3(a), osteguna

JUUL 2014 Emaitzak

Zein izan da ikastoletan libururik bozkatuena? Eta marrazkigilerik kuttunena?
48 ikastoletako Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko 3.304 umek parte hartu dute.

Gure kategorian:
1-) Toti Martinez de Lezeak idatzitako "Nur eta kobazulo liluragarria"
2-) Toti Martinez de Lezeak idatzitako "Nur eta denboraren liburua"
3-) Anjel Lertxundik idatzitako "Musubero, mon amour"

Marrazkigileak:
 1-) Juan Luis Landa
 2-)  Jokin Mitxelena
 3-)  Mikel Valverde