Ander Deuna Ikastola, Sopela

Ander Deuna Ikastola, Sopela

2014(e)ko martxoaren 31(a), astelehena

JUUL KANPAINA 2014



Apirilak 2an, Juul kanpainako liburu eta ilustratzaile hauteskunde eguna ospatuko da Euskal Herriko ikastoletan. Irakurri ditugun liburu guztien artean, gogokoena bozkatu beharko dugu eta baita liburuetako marrazkilaririk gustukoena ere.




Behekaldeko estekan klikatuz gero, bertan daukagu, girotzeko sortu duten abestia ere. Oso martxosoa da, beraz, esteka sakatu eta mugi, mugi, mugi...


Lapurreketa!

Hiru egun bikain igaro ondoren, berriro ere ikastolan bueltan lanean jo ta ke. Baserri mundua hurbilagotik ezagutzeko aukera ederto baliatu dugu.

Baserrian ogia, errezetarioa, erroskilak...egin dituzte eta gainera etxera eraman dituzte etxekoekin dastatzeko. Ortuan kipulak landatu dituzte eta kortan zituzten animaliak ezagutu dituzte, esate baterako, untxiak, astoak...

Euskal mitologiako kondairak aditu dituzte: Jentilak, Lamiak... eta Baltzolako kobak ezagutu.

Gauetan lo egiteaz aparte Euskaraokea, diskofesta eta jolasak egin dituzte.

Esperientzia ederra guztiontzako. Hona hemen bertan ateratako argazki batzuk oroigarri gisa.

Mila esker bertako langile guztiei, primeran tratatu gaituztela. Laster arte!








2014(e)ko martxoaren 24(a), astelehena

Hiru egunetako irteera, Lapurreketara goaz!

Asteazkenean, martxoak 26, hirugarren mailako irakasleak eta ikasleak Lapurreketako baserri eskolara abiatuko gara. Hiru egun hauetan hainbat ekintza ezberdina egiteko aukera izango dugu: hala nola, bizkotxoa, ogia, Zumeltza ibilbide ekologikoa, herri kirolak, Baltzola ibilbidea, mitologia irudiak, gaubela, diskofesta...

Kostaldetik Bizkaiko barneladea ezagutzera.

Ondo pasa! Merezi dugu eta!

2014(e)ko martxoaren 7(a), ostirala

Autobiografia

Autobiografia egiteko lagungarria izango zaizuelakoan:

Nire bizitzako autobiografia
Jaiotza
* Non/Noiz:_________________________________________
* Neurria/Pisua:______________________________________
* Bakarra/Txikia/Nagusia:______________________________
* Datu gehiago:_______________________________________

Haur Hezkuntzan (5 urtera arte)
·       Noiz hasi haurtzandegian /non:_____________________
·       Noiz hasi oinez:___________________________________
·       Noiz hitz egiten/lehen hitzak:________________________
________________________________________________
·       Datu gehiago (nolakoak ginen kanpotik/izaera:_________
_______________________________________________________________________

Lehen Hezkuntza (1, 2, eta 3.mailan)
·       Neurria/Pisua:____________________________________
·       Aisialdia/Denbora librea:___________________________
·       Lagunik onenak:__________________________________
·       Datu gehiago (nolakoak garen kanpotik/izaera)__________

___________________________________________________________________________