Ander Deuna Ikastola, Sopela

Ander Deuna Ikastola, Sopela

2014(e)ko urtarrilaren 31(a), ostirala

ARATUZTEAK EDO INAUTERIAK

Berton ditugu, aurten Inauteri jaian, aukeratutako "Granujas a todo ritmo"pelikula musikalaren irudiak:


Mozorroa traje beltza, betaurreko, txano ta korbatagaz eta barrutik kamiseta zuri bat janztean datza.
Dantza "The Blues Brothers" musika talde martxosoaren abestiekin sortuko dugu!!

IPUINAK

Ipuin laburrak irakurtzeko gogoak badituzu hurrengo estekan klikatuz gero aukera izango duzu. Izenburuak irakurri eta gehien erakartzen zaituena klikatu.


2014(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena

IKUSMENA

Behekaldean dagoen estekan sakatuz gero, ikusmenaren inguruko informazioa topatuko duzu.
Informazioaz gain, bideo laburtxu batzuen bitartez, begia barrutik zein kanpotik nolakoa den ere ikusiko dugu.



Pixkat arakatuz gero, beste zentzumenen inguruko informazioa ere aurkituko duzu. Animo!!!

UKIMENA


Berton daukagu Ukimenari dagokion azalpenaren laburpena, irudiekin lagunduta. 



Ikasteko edota koadernoan irudi mapa bat egiteko lagungarri izango zaigulakoan... 
Ekin lanari !!!

2014(e)ko urtarrilaren 20(a), astelehena

ENTZUMENA

Berton daukagu, entzumenari dagokion informazioa, irudiz lagunduta, hobeto ulertu dezagun:


Antzeko irudia koadernoan eginda, ahalik letra gutxien idatzita (bakarrik Tinpanoa, Koklea eta Nerbioak), asko ikasiko dugu. Ekin lanari!!

COLOURS

Enjoy practising the colours with this game!

Colours game


USAIMENA


Berton daukazu usaimena zentzumenari dagokion informazioa azaltzen duen kontzeptu mapa, osorik eta hutsuneekin. Ikasteko beste modu bat da, ikasi ostean, hutsuneetako informazioa gogoratzea eta aurrean eduki gabe ere, esateko gai izatea.





Zorte on eta asko ikasi, langile!!!

2014(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna

DASTAMENA



Dastamenari dagokion kontzeptu mapa edo eskema daukagu behean. Gelan landutakoa errezago ikasteko, irudien mapa bat koadernoan osatu dezakezu (zapore bakoitzean, hiru adibide ezberdin marraztu).


Asko ikasi eta ondo pasa, langile!!

2014(e)ko urtarrilaren 14(a), asteartea

URTE ASKOAN, TXAPELA KASKOAN!!


Berton daukagu 3.unitate honetako hasierako kontzeptu mapa edo eskema. Gogoratu kontzeptuak irudikatu ahal diren hitzak direla, eta ezin badira irudikatu, lotura esaten zaie:





Eredu hau kontutan hartuta, koadernoan antzekoa (ziur politagoa, kolore eta guzti) sor dezakegu, ikasteko beste modu bat da eta. Ondo pasa, langile!!